Futbol 8an, Gipuzkoako finalerdietaraino

Uztarria.eus 2010ko mai. 19a, 13:31

Joan den ostegunean, Futbol 8-ko Gipuzkoako finalerdietako partidua jokatu zuen Ikasberri Azpeitiko Ikastolako taldeak Donostiako Jesuitinas talearen aurka. Azpeitiarrek ez zuten aurrera jarraitzerik izan, 1-2 galdu baitzuten. Horretaz gain, duela egun batzuk, Ikasberri Azpeitiko Ikastolako bi ikasle taldek Euskal Kirol eta Jokoetako Gipuzkoako Txapelketako finala jokatu zuten Lazkaon. Proba desberdinetan parte hartu ondoren, bigarren postua eskuratu zuten bi taldeek. Goiko argazkian Futbol 8-ko taldea. (Ikasberri Azpeitiko Ikastola)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide