Baratzeetako ikastaroetan izena emateko epea itxi egin dute

Uztarria.eus 2010ko mai. 20a, 12:50

Ereiten egitasmoaren harira maiatza eta ekainerako antolatu duten udaberriko produktuen zaintza ikastaroan dagoeneko ezin da izenik eman, tokirik ez dagoelako. Antolatzaileek uste baino arrakasta handiagoa izan du ekimenak, eta talde bat beharrean bi antolatu dituzte. 42 lagunek eman dute izena. Hurrengo ikastaroa irailean izango da, eta garaiko produktuen inguruko ikastaroa izango da. Goiko argazkian, Zelai Luzeko baratzan dagoen txorimaloa. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide