Aralar Azpeitian

Uztarria.eus 2010ko mai. 3a, 14:15

Atzo, igandea, Aralarrek ekitaldi politikoa egin zuen 'Amatasunaren Irudiaren' ondoan. Herriko, eskualdeko zein Gipuzkoako ordezkariak izan ziren bertan. Juan Karlos Arellano Azpeitiko Aralarreko zinegotziak hitz egin zuen eta, "politika alternatibo, ezkerreko, ausartak eta aurrerakoiak bultzatzeko aurkeztu ginen eta hori izan da egin duguna" jakinarazi zuen besteak beste. Goiko argazkian, Aralarreko kideak ekitaldi politikoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide