Aranburu eta Labaka, Kilometroen alde

Uztarria.eus 2010ko mai. 25a, 11:58

Mikel Aranburu eta Mikel Labaka Realeko azpeitiar jokalariek babesa agertu diote Kilometroak festari, taldeko beste jokalari batzuekin batera. Kilometroetako maskotarekin argazkia atera dute —Boxtonekin—, eta festaren antolatzaileek horrekin posterra osatu dute (hori lortzeko, egin klik albiste honetako izenburuan). Pasaian eta Lezon izango da aurten Gipuzkoako ikastolen aldeko festa, urriaren 3an. Argazkian, Xabi Prieto, Imanol Agirretxe, Mikel Aranburu, Boxton, Mikel Labaka eta Ion Ansotegi, Anoeta estadioan. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide