Hasi da Gazte Astea

Uztarria.eus 2010ko mai. 4a, 11:17

Atzo, astelehena, hasi zen 2010eko Gazte Astea. Txupinazoa bota zuten 18:30ak aldean, eta ondoren, kotxe karabana egin zuten herrian. Honen ostean, 20:00etan, antzerkia eta luntxa izan ziren Gaztetxean. Gaur, berriz, 18:30ean hasita, 'Lucio' dokumentala izango da Gaztetxean. Ondoren, Lucio Urtubia dokumentaleko protagonistarekin solasaldia egingo dute. Goiko argazkian, atzo arratsaldean gazte talde bat txupinazoa botatzen. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide