Bertso Trama

Uztarria.eus 2010ko mai. 7a, 12:46

Atzo, osteguna, 21:30etatik aurrera Bertso Trama izan zen gaztetxean. Berez, Fredi Paia eta Arkaitz Estiballes ziren kantatzekoak, baina azken orduko arazoak tarteko, Jokin Uranga izan zen Paiarekin oholtza gainean abestu zuena. Gai jartze lanak Aitor Zinkunegik egin zituen, eta gai triste zein alaiak izan ziren saioan. Hori bai, Nigerreko Deltaren inguruan kokatu zuten istorioa, eta saioa gai hori oinarri hartuta burutu zuten. Gaztetxean, 100 bat lagun bildu ziren saioaz gozatzeko. Goiko argazkian Jokin Uranga eta Fredi Paia bertsolariak kantuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide