Bukatu da Gazte Astea

Uztarria.eus 2010ko mai. 10a, 13:32

Atzo, igandea, amaitu zen 2010eko Gazte Astea. Hainbat ekimen egin dituzte aste guztian eta jende ugarik hartu du parte ekimenetan. Antolatzaileen arabera, "Orokorrean, oso ondo joan da guztia, baina azpimarratu beharra dago parte hartzea sustatu nahi zen ekimenetan espero baino jende gutxiago bildu dela. Hau da, jendea ikuskizunetara mugatu dela". Goiko argazkian, ostiralean gazteek Udaleko hirigintza politikari buruz egin zuten parodia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide