105 lagun I. Kirol Festan

Uztarria.eus 2010ko eka. 1a, 10:48

Eskola Kirol Kontseiluak, hezkuntzarekin lotutako herriko talde eragile baten proposamenarekin bat eginez, I. Kirol Festa antolatu zuten larunbaterako. Bertan, Lehen Hezkuntzako Bigarren mailako 105 neska-mutilek hartu zuten parte. Betharrametako kirol gunean, sokatiran, lokots bilketan, zaku lasterketan, txingatan eta erreleboka jardun zuten gaztetxoek. Antolatzaileen arabera, "giro bikaina" egon zen bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide