Elizkale festa giroan

Uztarria.eus 2010ko eka. 11a, 18:26

Atzo, osteguna, hasi ziren Elizkaleko festak. Suziriak bota eta Juan Antxieta Musika Eskolako txistularien kalejirarekin ekin zioten jaiari, eta buruhandiek ere ez zuten hutsik egin, kalean elkartutako dozenaka umeen eromenerako. Gaur eta bihar ere jarraituko dute Elizkalekoek Korputzak ospatzen. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide