Garagardo Festa arrakastatsua

Uztarria.eus 2010ko eka. 14a, 12:50

Asteburuan zehar Garagardo Festa ospatu dute Azpeitiko Gaztetxean eta belaunaldi desberdinetako gazte ugarik parte hartu dute festan. Ostegunean hasi eta larunbata bitartean, era askotako garagardoak dastatzeko aukera izan da eta janaria ere eskaini dute, plater konbinatuak eta bokadiloak. Giro ona eta jende ugarik parte hartu du eta antolatzaileak gustura daude festak izan duen arrakastarekin. Argazkian, ostiral iluntzeko festa. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide