Udalbiltzari babesa eman diote

Uztarria.eus 2010ko eka. 21a, 13:28

Joan den larunbat eguerdian, ekainak 19, hainbat lagun bildu zen plazan Udalbiltza auziaren aurkako eta auzipetuen aldeko elkarretaratzean. 'Bai udalbiltzari, bai Euskal Herriari' lelopean egin zuten elkarretaratzea, eta Miren Odriozola Udalbiltza auziko auzipetua ere bertan izan zen. Julian Eizmendi alkatea ere bai. Udalbiltzako 22 auzipetuen aurkako epaiketa uztailaren 15ean hasiko da, eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko Javier Gomez Bermudez epaileak gidatuko du. Argazkian, larunbateko bilkura. (Urola Kostako Hitza)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide