Futbol Eskolaren ikasturte bukaera

Uztarria.eus 2010ko eka. 22a, 12:00

Lagun Onak Futbol Klubeko Futbol Eskolan ibili direnek, joan den igandean, ekainak 20, ikasturte bukaerako jaialdia egin zuten, Garmendipeko zelai artifizialean. Ikasturteko azken entrenamenduak egin ondoren, baloiak eta kamisetak zozkatu zituzten futbolari gazteen artean. Goiko irudian, zozketako saridunak eta Futbol Eskolaren arduradunak eta entrenatzaileak. (Lagun Onak Futbol Kluba)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide