San Juan bezpera ospatuko da gaur

Uztarria.eus 2010ko eka. 23a, 13:08

Dena prest dago, ohi bezala, sanjuan sua pizteko. Herriko hainbat baserri, auzo eta txokotan piztuko dute sua, gaur gauean. Gaztetxoek etxeko traste zahar eta altzariak pilatu dituzte dagoeneko hainbat txokotan, eta gauean emango diote su hauei. Gainera, plazan ekitaldi berezia izango da. Goiko argazkian Esklabetako eliza aurrean sanjuan surako bildu dituzten trasteak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide