Bukatu dira Sanjuandegiko festak

Uztarria.eus 2010ko eka. 7a, 13:08

Ostiralean, ekainaren 4an, Amona Mantangorriaren jaitsierarekin hasi zituen 2010eko Sanjuandegiko festak hainbat lagunek. Izan ere aurtengo festetako ikurra izan da Amona Mantangorria. Jende ugari hurbildu da asteburu guztian egin diren ekimenetara; bazkaria, afaria, herri kirolak, kontzertuak...Atzo gauean eman zieten festei amaiera, Amona Mantangorriren igoerarekin. Antolatzaileen arabera, "auzoan ilusioa piztea lortu da". Honetaz gain, festetan parte hartu duten guztiei "eskerrak" eman nahi izan dizkiete Festa Batzordekoek. (Olatz Prat)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide