I.Tuba jaialdian dozenaka musikari

Uztarria.eus 2010ko eka. 8a, 15:02

Azpeitiko Metal Boskoteak eta Kultur Sailak antolatu zuten I.Tuba Jaialdia arrakastatsua izan zen. Euskal Herriko berrogeitaka tuba eta bonbardino jotzaile bilduz ziren joan den larunbatean. Goizean hasi ziren ekimenak eta, arratsaldean, jaialdiari amaiera emateko, udaletxeko arkupetan hainbat abestiz osatutako kontzertua eskaini zuten musikari guztiek elkarrekin. Goiko argazkian, I.Tuba Jaialdian parte hartu zuten musikari guztiak Azpeitiko plazan. (Agustin Jimenez)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide