Gaztetxoen ibilaldia Pagoetara

Uztarria.eus 2010ko eka. 10a, 11:09

Joan den igandean, ekainak 6, Lagun Onak M.B-k antolatuta Pagoetara ibilaldia egin zuten, gurasoen laguntzaz, hainbat gaztetxok. Pagoetako eguna zela eta, goizean goiz autobusa abiatu zen Azpeitiko plazatik eta arratsaldean itzuli ziren. Tartean, parajeak ikusteko, jateko eta edateko zein trikitilarien doinuekin dantzan egiteko aukera izan zuten gaztetxo eta nagusiek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide