Ehundaka lagun hitzarmen duin baten alde

Uztarria.eus 2010ko eka. 10a, 13:31

Gaur, osteguna, metalgintzako langileek hirugarren greba eguna egin dute. Horren harira, ELA eta LABek deitutako manifestazioan ehundaka lagunek hartu dute parte. 11:00ak pasatxoan abiatu da manifestazioa plazatik, 'Hitzarmen duin baten alde. Adegi iruzurrik ez!' lelopean. Goiko argazkian, manifestazioa Plaza Txikian behera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide