Ur hodiak lehertu dira Jose Artetxe eta Landetan

Uztarria.eus 2010ko uzt. 1a, 14:02

Gaur, osteguna, 10:30ak inguruan, herriko bi lekutan ur hodiak lehertu dira presioaren eraginez. Jose Artetxen (Pastorkua aurrean) eta Landetan (Bordatxo aurrean) lehertu dira hodiak. Goizetik konpontze lanetan aritu ondoren, Jose Artetxe kaleko etxebizitza eta lokaletan bere onera etorri da ur-zerbitzua. Ez, ordea, Landetan. Udaletik jakinarazi dutenez, hango ur-mozketa egun osora luzatu daiteke. Goiko argazkian, Jose Artetxe kalean lehertutako hodiaren eraginez kaltetutako autoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide