Aurten 400 urte dira San Inazio Azpeitiko patroi izendatu zutela, eta urtemuga aitzakia hartuta argazki lehiaketa antolatu zuten Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Loiolako jesuslagunek. Atzo, asteartea, aurkeztutako 40 argazkiekin erakusketa ireki zuten Betharrametan. Hilaren 22ra arte egongo da erakusketa eta abuztuan Loiolan jarriko dute. Goiko argazkian, lehiaketa antolatu dutenak eta parte-hartzaileak. (Nerea Uranga)