Ikasberri Kirol Elkarteko bi bikotek Zumarragako paleta gomako txapelketan hartu zuten parte: Txanton-Juaristi eta Mendizabal-Bikutze. Azken bikote horrek txapela irabazi zuen gainera, finalean Juanena-Andueza bikotearen kontra 30-24 eginda. Zumarragako pilota lehiaketak 25 urte inguru ditu eta Ikasberriko pilotariak han parte hartzen dutela hamar urte inguru dira. Goiko argazkian, Mendizabal eta Bikutze bikotea.(Ikasberri Kirol Elkartea)