Dozenaka lagunek hartu zuten parte joan den ostiralean, uztailaren 16an, Udalbiltzaren alde Azpeitian egindako manifestazioan. 'Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari' lelopean egin zuten Miren Odriozola azpeitiar auzipetuaren aldeko manifestazioa. Ostegunean hasi zen Udalbiltza auziko epaiketa, eta auzipetu guztiek argi utzi dute Udalbiltza ez zegoela ETAren agindupean. (Irene Elorza)