Pasa den uztailaren 14an, Hazparneko hamar nekazari eta abeltzain eta Daniel Camblong Azpeitiko ganadutegiak, baratzak eta negutegiak ikusten izan ziren. Lehenbizi, kaleetan jarrita dauden baratzak eta Udalak jubilatuei jarritako baratzak ikusi zituzten. Handik, Berastegi baserrira joan ziren gazta nola egiten zen ikustera. Segidan, Torre baserriko baratzetan eta Urkizuko negutegiak bisitatu zituzten. Gero, Altzaga baserriko ganadutegian izan ziren eta Uresaundiko negutegiak ere ikusi zituzten. (Azpeitiko Udala)