Joan den ostiralean, ekainak 2, 150 bat lagun bildu ziren Frontoi Txikian Miren Odriozola eta beste auzipetuei babesa emateko. Uztailaren 15ean hasiko da Udalbiltzaren aurkako epaiketa eta hilaren 16an, ostiralean, manifestazioa izango da Azpeitian. Uztailaren 17an, berriz, Bilbon egingo da manifestazioa. Goiko argazkian ostiralean hainbat herritarrek atera zuten argazki erraldoia.