Joan den larunbatean, uztailak 3, Euskal Presoen eskubideen aldeko Futbol-7 txapelketa jokatu zen zelai artifizialean. Goizean hainbat partida jokatu zituzten parte hartu zuten 9 taldeek. Arratsaldean, berriz, finalerdiak eta finalak jokatu zituzten, eta Anoeta taldea izan zen txapelketako irabazlea. Txapeldunordeak Katxitarrak izan ziren. Guztira 100 bat lagunek hartu zuten parte txapelketan, eta giro ederrean pasatu zuten eguna. Goiko argazkian, parte hartzaileak zelai artifizialean.