Txorimaloz bete da Zelai Luze

Uztarria.eus 2010ko uzt. 6a, 13:29

Gaur, asteartea, Udal udaleku irekietako eta Azpeitiko Ikasberri Ikastolako udaleku irekietako hezitzaileen eta haurren parte-hartzearekin txorimalo lehiaketa egin dute Zelai Luzen. Taldeetan bildu eta txorimaloak egin dituzte. Txorimalorik ederrena sarituko dute ondoren epaimahaikoek, eta Santio Egunera bitartean Zelai Luzen egongo dira haurren egindako txorimaloak ikusgai. Goiko argazkian haurrak txorimaloa egiten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide