Turismo bulegoaren azken eguna

Uztarria.eus 2010eko irailaren 1a

Aurten, lehenengo aldiz, udako turismo bulegoa plazan jarri dute. Abuztuaren 3an, asteartean, ireki zuten bulegoa udan Azpeitia eta inguruak bisitatzera etorri den jendeari informazioa eskaintzeko. Gaur, irailak 2, turismo bulegoa irekita egongo den azken eguna da. Abuztuan 500 lagunetik gora joan dira informazio eske plazan dagoen postura. Goiko argazkian, turismo bulegoa plazan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide