Pirinioetara asteburu pasa

Uztarria.eus 2010eko irailaren 16a

Joan den asteburuan, irailaren 11 eta 12an, Pirinioetan izan ziren hainbat herritar Lagun Onak M.B.-k antolatutako asteburua pasatzen. Larunbatean goizeko seiak aldera abiatu ziren Azpeititik Candanchura. Han inguruko mendietan ibili ziren egun guztian eta, igandean, Astun inguruak bisitatu zituzten. Arratsalde partean, Azpeitira itzuli ziren. Goiko argazkian, asteburua pasatzera joan ziren mendizale batzuk. (Lagun Onak M.B.)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide