Gazte Informazio Bulegoak ordutegi berria

Uztarria.eus 2010ko ira. 21a, 12:47

Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoak ordutegi berria izango du ikasturte honetan. Astelehen, asteazken eta ostiral goizetan 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik. Astelehen, astearte, ostegun eta ostiral arratsaldetan ere irekita egongo da, 16:30etatik 20:00etara bitartean. Goiko argazkian, Gazte Informazio Bulegoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide