Udazkena iritsi da

Uztarria.eus 2010ko ira. 23a, 19:47

Askori udako oporrak bukatzearekin etortzen dela iruditu arren, gaur arte, irailak 23, ez da iritsi udazkena. Eguraldiaz aritzen direnek lehorra eta epela izango dela iragarri dute. Orbela da udazkenean hutsik egiten ez duena. Oraindik gehiegi nabarmendu ez arren, zuhaitzak hasi dira beren hostoak galtzen. Loiolako arboladia (argazkian) da horren lekuko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide