Aurten ere Angel Otaegi gogoratu dute

Uztarria.eus 2010ko ira. 27a, 13:25

Joan den larunbatean, urteroko moduan, Angel Otaegi gogora ekarri zuten Nuarben. Gudari egunaren baitan ekitaldia egin zieten Francoren aginduz 1975eko irailaren 27an fusilatu zuten Angel Otaegiren familiakoei. Goizean Azpeititik mendiz ibilaldia egin zuten Nuarbera, gero han ekitaldia eta bazkaria egin zituzten. Gaur 35 urte fusilatu zuten Angel Otaegi eta manifestazioa egingo dute Azpeitian, 19:30ean hasita. Goiko argazkian Nuarbeko omenaldiko une bat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide