Ikasberri, Iraurgi eta Urolako ikasleek elkarretaratzea egin dute gaur, irailak 27, Angel Otaegi eta Juan Paredes 'Txiki' afusilatu zituzteneko urteurrena gogoratuz. 150 ikasle inguru elkaru dira Gudari Eguneko deialdiari erantzunez, bariantean, Sanjuandegiko biribilgunearen ondoan. Ikastetxeetan ikurrinak ere jarri dituzte, dolu-xingolekin eta Otaegi, Pedro Mari Isart 'Pelitxo' eta Dionisio Aizpuru 'Kurro'-ren argazkiekin. Informazio gehiago