Nitokar autokros taldeko Igor Agirrebeña 'Barrenola' gidari azpeitiarrak pasa den asteburuan amaitu zuen denboraldia Miranda de Ebroko (Espainia) Bayas zirkuituan. Barrenola "gustura" agertu da egin duen denboraldiarekin. Denboraldia Alcañiz herrian (Espainia) hasi zuenetik, guztira 10.000 kilometro egin ditu gidariak. (Ane Olaizola)