Abuztuaren 23az geroztik Santio kaleko errepidea moztuta dago ibilgailuentzat azpiegiturak hobetzeko lanengatik. Lan hauek Espainiako Gobernuak lagunduko ditu diruz. Oraindik ez dakite noiz irekiko duten bidea berriro, baina abenduaren 31rako amaituta egon behar dute lanek. Goiko argazkian Soreasuko Parrokia aurreak duen itxura.