Hasi dituzte Jose Artetxeko lanak

Uztarria.eus 2010ko ira. 7a, 13:56

Gaur, asteartea, hasi dituzte Jose Artetxe kaleko lanak. Lan hauek, Santio kalean egiten ari direnak eta igerilekuan egingo dituztenak Espainiako Gobernuak lagunduko ditu diruz. Jose Artetxeko lanak lau hilabetean egingo dituzte. Lanek irauten duten bitartean aldaketak izango dira: Pastorkua jatetxe aurrean egongo da autobus geltokia. Anbulatorio aurreko zebrabidea kendu eta beste bi egingo dituzte eta espaloiak ere zabaltzeko asmoa dute. Goiko argazkian gaur, asteartea, anbulatorio aurreak duen itxura.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide