Irteera bizikletan

Uztarria.eus 2010ko ira. 8a, 14:03

Joan den igandean, irailak 5, 35 bat lagun elkartu ziren Lagun Onak M.B.k antolatutako bizikleta irteera egiteko. Azpeititik Zumarragara joan ziren bidegorritik. Handik, Pagoetxetara igo eta, segidan, Aratz Errekara jaitsi. Azpeitiara hiru ordu inguruko itzulia eginda bueltatu ziren. Goiko argazkian hiru txirrindulari bidean. (Lagun Onak M.B.)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide