Hitzarmenaren alde

Uztarria.eus 2010ko ira. 14a, 12:22

Alfonso Gallardo taldeko Corrugados Lasao enpresako langileek protestaldiekin jarraitzen dute. Abuztutik ordubeteko lanuzteak egiten jardun ondoren, joan den ostegunean, lau ordukoak egiten hasi ziren. Gaur, asteartea, plazan egin dute bilkura "enpresako zuzendaritzak azken urteetan izandako jarrera" salatzeko. Langileen arabera, "2008tik soldatak izoztuta ditugu, lanpostuek behera egin dute, lan baldintzak txarragoak dira eta 56 lan ordu gehiago egitea inposatu digute". Goiko argazkian Corrugados Lasaoko langileak udaletxe azpian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide