Ibarzabalentzat saria Zumaian

Uztarria.eus 2010eko urriaren 15a

Juan Mari Ibarzabal azpeitiar argazkilariak irabazi du Zumaiako Olagarro Eguneko IV. Argazki Rallya. Sari banaketa ekitaldia ostegunean, urriaren 14an, egin zuten Zumaian. Han jaso zituen Ibarzabalek lehen sariari zegozkion 150 euroak eta garaikurra. Argazkian, Juan Mari Ibarzabalek Olagarro Eguneko Argazki Rallyra aurkezturiko argazkietako bat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide