Hasi dituzte Damaso Azkueko lanak

Uztarria.eus 2010ko urr. 26a, 11:21

Atzo, astelehena, hasi zituzten Damaso Azkue eta Enparan Dorretxearen arteko bidegorria eraikitzeko lanak. Lanak direla-eta tanatorioaren aurrean dauden aparkalekuak kendu egin dituzte. Enparangainen ere atzo hasi zituzten obrak. Kasu horretan, errepidean oinezkoentzako pasabidea egin eta bide bazterreko lur zorua edo ingurua txukunduko dute. Goiko argazkian, Damaso inguruko lanak. (Nerea Uranga) Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide