90 urteko omenduak

Uztarria.eus 2010ko aza. 18a, 11:49

Aste Nagusia ospatu zuen joan den astean Baigera Erretiratuen Elkarteak. Ospakizuna bukatzeko, Kiruri jatetxean bazkaria egin zuten igandean. Bertan, 90 urtetik gorako erretiratuek Baigeraren omenaldia jaso zuten. Agapito Larrañaga, Emiliana Errasti, Ignacio Artetxe, Visitaciòn Saez de Bikuña, Candido Arrue eta Aurora Martinez Migelek bazkarian jaso zuten Baigerak emandako oroigarria (goiko argazkian, udaletxeko eta Baigerako ordezkariekin). Josefa Alberdik eta Felipe Lasak, aldiz, etxean jaso zuten. (Nerea Uranga)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide