Plazako OTA/TAO makina izorratuta

Uztarria.eus 2010ko aza. 24a, 13:23

Badira egun batzuk plazako OTA/TAO makinak funtzionatzen ez duela. Hori dela-eta, plazan ordaindu gabe aparkatu daiteke. Aldiz, plaza atzean aparkatuz gero, ordaindu egin behar da. Laster jarriko dute makina berria plazan, oraingoa dagoen lekuan, eta kuotak aldatu egingo dituzte. Goiko argazkian, plazako TAO/OTA makina izorratuta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide