Santa Zezili gogoratuz

Uztarria.eus 2010ko aza. 25a, 12:54

Atzo, asteazkena, Juan de Antxieta Musika Eskolako ikasle eta irakasleek emanaldia eskaini zuten, Santa Zezili Egunaren harira. Astelehenean izan zen Santa Zezili Eguna eta, hori dela-eta, hainbat ekimen antolatu dituzte aste honetarako. Bihar, berriz, Musika Eskolan bertan egingo dute emanaldia, 18:30ean hasita. Goiko argazkian, Musika Eskolakoek atzo Betharrametan eskaini zuten emanaldia. (Ane Olaizola)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide