Saharako errealitatea hizpide

Uztarria.eus 2010ko abe. 17a, 11:06

Mendebaldeko Saharan bizi duten giza eskubideen urraketari buruzko hitzaldia eskaini zuten asteazken arratsaldean, Betharrametako aretoan. Ahmed Yeddou Salem Lemara Gdaim Izik Aaiungo kanpamentuan atxilotu eta torturatu zuten sahararra eta El Mami Amar Salem Torturaren Aurkako Saharar Elkartearen presidentea aritu ziren hizketan. Khamar Sahararen Adeko Elkarteak antolatu du hitzaldia, eta bihar, larunbata, janari bilketa egingo dute. (Argazkia: Ihintza Agirretxe).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide