Txapelek 40, Erniarraitzek 10

Uztarria.eus 2010ko abe. 20a, 18:16

Txapel zenaren omenez urtero egiten den bertso saioa berezia izan da 2010 honetan. Alde batetik, jaialdiak berak 40 urte bete dituelako eta, bestetik, Erniarraitz Bertsozale Elkarteak -antolatzaileak- 10. urteurrena ospatu duelako aurten. Gainera, estreinekoz, Sanagustinen egin zuten jaialdia, eta ikusentzule ugari elkartu zen. Joan den larunbatean, Erniarraitzen bueltan elkartzen diren lau belaunaldiren ordezkariak jarri ziren mikrofonoen aurrean (lapikue.net. Azpeitiko kultur webak saioarekin argazki bilduma egin du). Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide