Elkartasunezko 8.000 euro Karitasentzat

Uztarria.eus 2010ko abe. 23a, 19:15

Azpeitiko Karitasek 8.000 eurotik gora jaso berri ditu, Zezenzale Batzordearen eta Azpeitiko EAJren eskutik. Zezenzale Batzordeak atzo, osteguna, eman zizkion 6.000 euro; saninazioetako feriak berez irabazirik eman ez zuenez, "emakida boluntarioa" dela azpimarratu zuen Joxin Iriarte batzordeko lehendakariak. EAJk, bere aldetik, 2.555,81 euro jaso zituen joan den astebukaeran Karitasentzat. Argazkian, ezkerretik eskubira, Julian Eizmendi alkatea, Karitaseko Maria Dolores Udabe eta Joxin Iriarte, atzo, udaletxean (Olatz Prat)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide