Gabon eskean

Uztarria.eus 2010ko abe. 24a, 13:28

Euriak euri eta hotzak hotz, Gabon eguneko usadioei eutsi diote hainbat gaztetxok goiz partean. Gabon eskean ibili dira kalean gora eta behera, eta abestearen trukean eskupekoak jaso dituzte. Goiko argazkian, gaztetxo kuadrila bat Erdi Kalean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide