Jaiotza kalez kale

Uztarria.eus 2010ko abe. 24a, 19:56

Egunez hainbat taldek bezala, Julian Barrenetxea Abesbatzakoen eskutik urtero kalera ateratzen den Jaiotzak ez du hutsik egin Gabon iluntzean. Baserritarrez jantzi eta gaurkoan ezinbestekoak bihurtu diren aterkiak eskuetan hartuta, talde polita atera da Gabon kantuekin afalaurreko orduak girotzera. Argazkian, Jaiotza irudikatu duten haurrak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide