Liburu salmenta

Uztarria.eus 2010ko abe. 29a, 20:18

Herri-gutunaren 700. urteurrena dela-eta Udalak argitaratu dituen liburuak salgai jarri dituzte udaletxeko arkupetan. Gaur (argazkian) eta bihar, hilak 30, 17:00etatik 20:00etara hantxe izango da salmenta postua. Liburu bakoitzak 15 euro balio du eta orain arte argitaratutako bostak hartuz gero, berriz, 50 euro ordaindu behar dira. Bilduma osatzeko falta diren bi liburuak ez dituzte oraindik argitaratu. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide