Emakumeak ere Gernikako akordioaren alde

Uztarria.eus 2011ko urt. 18a, 11:57

Herriko hainbat emakumek egin du 'Bake bidean aterabide demokratikorako akordioa'-rekin bat. Besteak beste, kulturan, mugimendu feministan, arlo politikoan eta Udaleko Emakume Mahaiko kideek eman diote atxikimendua Gernikako akordioari. Gernikako akordioan emakumeen parte hartzearen garrantzia azpimarratzen da eta antolatzaileentzat "ekimen hau urrats bat da norabide horretan". Azpeitiko Gernika Sareak jakinarazi duenez, "Gernika Sarea zabalduz doa Azpeitian eta poztekoa da arlo desberdinetan izaten ari den harrera ikustea". Goiko argazkian, herriko hainbat emakume.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide