Patxi Altuna euskaltzain izendatu zutela 30 urte

Uztarria.eus 2011ko urt. 24a, 18:39

Gaur, urtarrilak 24, Patxi Altuna euskaltzain oso izendatu zuteneko 30. urteurrena betetzen da. Azpeitiar jesuita, filologo eta idazlearen (argazkian) sarrera ekitaldia Azpeitiko udaletxean egin zuen Euskaltzaindiak. Luis Villasante euskaltzainburua, Koldo Mitxelena eta Luziano Lazkano orduko alkatea, besteak beste, han izan ziren. Altuna 2006ko urtarrilaren 20an hil zen Loiolan, 78 urte zituela; joan den San Sebastian egunean bost urte bete ziren. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide