Ikasi eta irakurtzeko aitzakiarik ez da

Uztarria.eus 2011ko urt. 5a, 12:12

Udal liburutegia itxura berria hartzen doa. Joan den urrian hasitako birmoldaketa lanak urte amaieran bukatu nahi zituzten arren, eta azken ukitu batzuk falta badira ere, liburutegiko espazio berriak definituta daude jada. Beheko solairuan harrera eta txikienentzako txokoa egongo dira, baita gazteentzako ikasgela eta multimedia eta mediateka txokoak ere. Helduen ikasgela goiko solairuko aretoan izango da; hori da aldaketa nagusia. Modu horretan, helduek ikasteko baldintza hobeak izateaz gain, liburutegiak zuen leku faltari irtenbidea eman diote. Irisgarritasun neurriak bermatzeko, besteak beste, automatikoki zabaltzen den atea ipini dute. (Olatz Prat)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide